Gipuzkoa-Ogi Berri, izen berria talde berriari

Irati Saizar Artola 2017ko urtarrilaren 25a

Tolosa CF emakumezkoen txirrindulari taldeak izen berriarekin hasi du urtea, Gipuzkoa-Ogi-Berri da orain. Izena aldatzeaz gain, beste hainbat berrikuntza ere egin dituzte, bai babesleetan eta baita taldea osatzen duten kideetan ere.

Batetik, Etxe-Ondoren arropak janzteko aukera izango dute eta bestetik, Giant markak emakumezkoentzako apropos eskaintzen dituen Liv gamako bizikletak erabiliko dituzte. Horiez gain, Ogi Berri eta Route 33 dira babesle berriak.

Ainhoa Artolazabal tolosarraren gidaritzapean jarraitzen duen taldeak eliteko bi txirrindulari izango ditu plantillan: Leire Olaberria eta Tania Calvo.

Kadete mailan, Nagore Lei Lizarraga, Arene Etxarri, Maddi Arizmendi eta Garazi Estevez daude. Jubeniletan Arantxa Garikano, Amaia Imaz, Naiara Imaz, Izarne Maioz, Irati Astarloa, Garazi Erostarbe, Nekane Gomez eta Irantzu Beloki dabiltza. Eta 23 urte azpiko mailan dabil Eukene Larrarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!