2017/03/10 19:00
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, bidaia intimo baten bidez bost emakumeren bizitza eta obra errepasatzen dira, akordeoiaren laguntzaz. Ibilbidea Kuban hasten da eta Euskal Herrian du amaiera, eta Garazi Kamio eta Susana Cencilloren eskutik izango da emanaldia.
Jarraian. Aurrez aurre erakusketaren aurkezpena izango da. Guk bizitza kolorez eta formaz azaltzen dugu lelopean, GKo Galleryren eskutik. 25 emakumeren lanak aurkeztuko dira. Bakoitzak bi lan jarriko ditu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?