Hasi da V. Ogi Berri txapelketa

Ataria 2017ko urtarrilaren 21a

Hasi da Migel Soroaren omenezko Ogi Berri txapelketa. Gaur arratsaldean jokatu dute lehen jardunaldia Beotibar pilotalekuan. 

Abian da V. Ogi Berri txapelketa; lehen jardunaldia jokatu dute gaur arratsaldean Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubeniletan, Telletxea-Garcia nafarrek jokatu dute Zabala eta Zubeldia Zazpiturriko biktearen aurka. "Oso partida gogorra" izan da, eta azkenean, nafarrek eskuratu dute garaipena. 

Etorkizuneko mailakoen eta elitekoen txanda izan da ondoren; Lerena eta Irazustabarrenak (Intxurre) jokatu dute Salaberria (Elola bidaniarraren ordez jokatu zuen goizuetar honek) eta Belokiren aurka; azken bikotea izan zen garaile 22 eta 7. Elite mailan, berriz, Peru Labaka (Zzpiturri) eta Sarasa lehiatu dira Prado eta Arratibelen (Aurrera) kontra. 

Hurrengo asteburuan, bigarren jardunaldia

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 29an, bigarren jardunaldia jokatuko dute. Jubenilen mailan, Larramendi eta Gaskuek jokatuko dute Mata eta Cordonen aurka. Etorkizuneko mailan, Anso eta Aizpitarte (Intxurre) izango dira Riol eta Zezeagaren aurka. Elite mailan, Arrieta eta Etxegoienek neurtu beharko dituzte indarrak Urbieta eta Olaizola IIIren aurka. 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!