Burlatako erailketa matxistaren aurkako oihua, Triangulotik

Tolosaldeko Ataria 2017ko urtarrilaren 19a

Argazkia: Tolosako Neska Taldea.

Larunbat gauean bikotekidea eskuekin ito, eta Ultzama ibaira bota zuen gizoneko batek, Burlatan (Nafarroa); Tolosako Neska Taldeak deitutako hitzordua izan zen, atzo iluntzean

Erailketa eta eraso matxista guztien aurrean egin ohi duten moduan, atzo ere mobilizazioa izan zen, Tolosako Trianguloa plazan, Burlatako erailketa ozen salatzeko. Eraso sexistarik ez, erasotzaileak kanpora! lelopean, enegarrenez salatu zuten indarkeria matxista.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!