Errepresio kasu ezberdinak ezagutzeko aukera, otsailean

Ataria 2017ko urtarrilaren 18a

Irudian, 'Gazteak Kalean' plataformaren aurkezpena, Tolosako Triangulon.

'Gazteak Kalean, muntaia polizialik ez!' lelopean Gazteak Kalean plataformak, otsaileko lehen egunetarako, hitzaldi sorta antolatu du Tolosako kultur etxean.

Gazteak Kalean plataformako kideek, otsaila hasiera indartsu hasiko dute, eta dagoeneko prest dute errepresioaren aurpegi ezberdinak ezagutzera emateko egitaraua. Bi hitzaldi eta bi dokumental izango dira, eta dokumentaletako bat, Tolosako gazteek, beraiek, ekoitzi dute beren egoeraren berri emateko.

Gazteak Kalean plataforma 2016ko irailean sortu zuten, «jazarpen polizialari» erantzuteko. 2015eko Tolosako inauterietan Ertzaintzarekin izandako liskarren ondorioz kartzela zigorrak eta isunak, eta bestetik, Ezpala gaztetxearen bigarren okupazioaren ondorioz, zigor ekonomikoa ezarri dieten gazteak daude.

EGITARAUA

Otsailak 1, asteazkena

17:30. Gazteak Kalean dokumentalaren aurkezpena egingo dute, kultur etxean.

Otsailak 2, osteguna

17:30. Ciutat morta caso 4F dokumentala ikusi eta hitzaldia izango da, Rodrigo Lanzarekin, kultur etxean.

Otsailak 3, ostirala

17:30. Grebalariak aske hitzaldia emango du Urtzi Martinezek, kultur etxean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!