Minimaliak dendan lapurtu dutela salatu du jabeak

Ataria 2017ko urtarrilaren 17a

Argazkia: Minimaliak Tolosa

Astelehen gauean gertatu da lapurreta, Javier Palomares dendaren jabeak salatu duenez. Kristalezko atea puskatu eta 100 euro inguru eta ordenagailu eramangarria lapurtu dizkiote dendatik.

Tolosako Alde Zaharreko denda batean baino gehiagotan lapurtu dute azken hilabeteetan: "Ez da lehenengo aldia, eta nazkatuta gaude", adierazi du Palomaresek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!