Urkizura igotzeko bidea itxita, luiziagatik

Ataria 2017ko urtarrilaren 17a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Urkizu auzora igotzeko bidea itxita dago luizi baten ondorioz. Trafikoa Albizturtik bideratzen ari dira.

Orexan ere bai

Orexara igotzeko GI-3601 errepideko 2. kilometroan ere luizia gertatu da, Eneko Maioz Orexako alkateak Twitterren jakinarazi duenez. Ez du errepidea oztopatzen, baina arretaz gidatzeko deia egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!