Astelehena, gainezka

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko urtarrilaren 16a

Astelehena, gainezka 3 1484560765197
Astelehena, gainezka 14 1484560830517
Astelehena, gainezka 17 1484560846572
Astelehena, gainezka 8 1484560791823
Astelehena, gainezka 5 1484560775326
Astelehena, gainezka 6 1484560780489
Astelehena, gainezka 7 1484560786611
Astelehena, gainezka 9 1484560797714
Astelehena, gainezka 10 1484560806284
Astelehena, gainezka 11 1484560814208
Astelehena, gainezka 12 1484560820286
Astelehena, gainezka 13 1484560825637
Astelehena, gainezka 15 1484560836791
Astelehena, gainezka 16 1484560841734
Astelehena, gainezka 19 1484571382564
Astelehena, gainezka 20 1484571411757
Astelehena, gainezka 21 1484571443839
Astelehena, gainezka 22 1484571471606
Astelehena, gainezka 23 1484571500652
Astelehena, gainezka 24 1484571527228
Astelehena, gainezka 25 1484571552170
Astelehena, gainezka 1 1484560753480
Astelehena, gainezka 2 1484560759368
Astelehena, gainezka 4 1484560770277

Iragarpenek agindutakoa bete egin da, eta ibaiak muga-mugan dira eskualdean; Tolosan, Araxes ibaiak putzu handiak sortu ditu Usabal industrialdean, eta lanean ari dira.

Hego Euskal Herrirako iragarritako alerta laranjak ez du hutsik egin, eta azken egunotan botatako euriteek nabarmen igo dute ibaien emaria. Horrela, Araxes ibaia ateratzear da Tolosa parean, eta goizean goizetik lanean ari dira, Usabal industrialdean.

09:30ak aldera, udaltzainak autoak ateratzen ari ziren lur azpiko aparkaleku batetik, Amarotz auzoko Iruñea etorbidearen atzealdean. Aldameneko enpresan, berriz, ondatzeko arriskuan zegoen materiala ateratzen aritu dira langileak.

Ibaiaren bestaldean ziren Tolosako udal gobernuko kideak; ingurura bertaratu dira, eta udaltzainek egin diete lehen balantzea. Izan ere, ibai ertzaz harago, Usabal industrialdean putzu handiak sortu dira, euriteen ondorioz. Nabarmenena, kiroldegitik industrialderako bidea N-1 errepidearen azpitik igaro beharreko gunea: igerileku erraldoia zirudien bideak, eta ibilgailuen joan-etorria oztopatu du.

Langile eta udaltzainekin batera, asko izan dira eguraldiaren egoerarik muturrekoenak erretratatzera bertaratu diren herritarrak ere, argazki kamerekin.

Aipatzekoa da, Oria ibaia ere oso goian dagoela baina, momentuz, ez dirudi bere bidetik atera eta gainezka egingo duenik. Villabonan eta Zizurkilen ere adi egon beharko dute herritarrek, ura oso goian baitator Tolosa aldetik. Hala ere, datozen orduetan euriak atertzera egitea, eta hotza gailentzea aurreikusi dute meteorologia agentziek. 

Hernialdeko zubia, itxita

Anoetatik Tolosara bidean, Hernialdeko bidegurutzea itxita dago; putzu handia sortu da euriteagatik. 

Asteasu erreka berriz hazita dator eta Zizurkilgo Aurrera parean dagoen zubiaren begia erabat tapatu du urak. Oraingoz, ez du gainezka egin.

Indar handiz dator Oria ibaia eta Villabonan, Ulako etxeen parean, ia mugaraino iritsi baina ez dira atera urak. Duela hilabete gutxi bukatu dituzte Oria ibaia bideratzeko lanak Villabonan eta besteak beste, errekaren ezker pareta egokitu dute uholdeak ekiditeko. 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!