Hirugarren ikasturtez, Mugi Tolosa egitasmoan dozenaka herritar bultzatzen ditu, asteazkenero, oinez ibili eta ohitura osasuntsuetan heztera. Hitzordu horrekin batera, ordea, bestelako jarduerak ere antolatzen dituzte, eta datorren urtarrilaren 17an erortze tailerra izango da.
Prebentzioa eta kontzientzia sortzea da ikastaroaren helburua, besteak beste, 65 urtetik gorako pertsonen erortzeak saihesteko. Dena den, gaiarekiko interesa duen edonork parte hartu ahal izango du astearteko tailerrean.
10.30etik 12:00etara bitarte, Tolosako kultur etxean ariko dira, eta aurrez izena ematea beharrekoa izango da. Batetik, 943 69 74 55 telefonora deitu ahal izango da horretarako eta, bestela, kirolak@tolosa.eus helbidera idatzi.
Hainbat adituk esku hartuko du saioan: Osakidetzako mediku bat, Tolosaldeko Osasun saileko bi koordinatzaile, Iurreamendi egoitzako langile bat, Tolosako Udaltzain eta Tolosako Udaleko Kirol saileko teknikaria.