Larramendi auzoan aparkalekuak alokatuko ditu Tolosako Udalak

Ataria 2017ko urtarrilaren 12a

Guztira 105 aparkaleku txertatu ditu, udalak, egin berri duen eskaintzan, eta Arrillaga plazan daude, Tolosako Larramendi auzoan. Urtean 480 euro (BEZa barne) ordaindu beharko da aparkalekuen alokairua eta, gehienez ere, hiru urteko kontratuak egin ahal izango dira.

Zozketa publikoa egingo dute, eta zozketaren ondoren urtebeteko kontratua egingo dute; datorren urtean, beste bi urterako luzatu ahal izango da. Hilaren 30a izango da izena emateko azken eguna. Zozketan parte hartu ahal izateko baldintzak udalean edo www.tolosa.eus-en daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!