Bi pertsona atxilotu dituzte auto batean lapurtzeagatik

Ataria 2017ko urtarrilaren 9a

Igande arratsaldean, 21 eta 23 urteko bi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak, auto batetik janaria, tabakoa eta arropa lapurtzeagatik.

16:30ak aldera, ertzaintzak bi pertsona ikusi zituen motxila handi batekin. Pertsona horiek aurrekari penalak zituzten, eta delitu bat egingo zuten susmoa hartu zieten. Jarraitu egin zieten, eta parke batean motxila arakatu zieten. Bertan, janaria, arropa eta tabakoa aurkitu zituzten. Hain zuzen, aurrez herritar batek salatu zuen produktu horiek lapurtu zizkiotela autotik.

Ertzainek bi gazteak atxilotu zituzten, eta epailearen aurretik igaroko dira datozen orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!