Tolosaldeko Giltzarria

Galdeketa martxoaren 19an gauzatuko dela irudikatu dute

Ataria 2016ko abenduaren 31

Giltzarriak antolatuta, mosaiko erraldoi bat osatu dute Euskal Herria plazan, mugikorren argiekin. Gutun-azala, M handi bat eta 19 zenbakia irudikatu dituzte.

Beñat Sarasola Giltzarriako kideak azaldu duenez, "mosaikoarekin gure helburuak islatu ditugu. Gure helburua erabakitzea denez, lehenik eta behin gutun-azala islatu dugu. Bigarrenik, ekainaren 4ean argi azaldu genuen martxoaren 19an galdeketa gauzatzera goazela, eta hori erakutsi dugu, M handi bat eta 19 zenbakia erakutsiz".

Giltzarriatik gustura daude jendeak emandako erantzunarekin. "Aurreko urtean hartu genuen ohitura zerbait egitearena urteko azken egunean, eta orduan kriseiluena egin genuen ibaian", esan du Sarasolak. "Abenduaren 31 data berezia da eta urteari bukaera eman nahi izan diogu; berria indartsua dator, eta jendeak erantzun du. Gogoz dago, eta gure ere animoso gaude galdeketa gauzatzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!