Manu Azkarate

Atxiloketaren unean bortizki hartu zutela salatu du Azkaratek

Ataria 2016ko abenduaren 26a

Guillermo Martorell ikertzaile eta kazetariak atzo hitz egin ahal izan zuen tolosarrarekin. Atxiloketaren unean Frantziako poliziak ultzeratutako zangoa eta burua zapaldu zizkiola esan dio Azkaratek eta poliziaren basakeria salatu du.

Marsella inguruan atxilotu zuten abenduaren 15ean, eta bertan eduki zuten inkomunikatuta aurreko asteazkenera arte. Espainiak 1980ko auzi batzuengatik epaitu eta zigortu nahi du eta beraz, abenduaren 21ean Madrilgo Soto del Real espetxera aldatu zuten.

Ondo dagoela eta erizaindegian dagoela adierazi zien senideei hasiera batean. Gaur Martorellek bere twitter kontuan eman du Azkaratek egindako salaketaren berri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!