Gabon gauari distantzia lapurtzeko deia

Tolosaldeko Ataria 2016ko abenduaren 24a

Sare herritarrak urteroko mobilizazio isila egin du, gaur ere, dispertsioaren aurka; bereziki salatu dute Manu Azkarateren afera.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera amaitu bezain pronto, aldarri-isiltasunak hartu ohi du Tolosa, Gabon gauean. Etxetik urrun daudenen aldeko isiltasun ozena izaten da, eta gaurkoa ere halaxe izan da: gabon gauari distantzia lapurtzeko martxa bat. 

Ohiko ibilbidea egin eta gero, Euskal Herria plaza baliatu du Sarek, mobilizazioa biribildu eta dispertsioaren aurkako mezua ozen zabaltzeko. 

Villabonan, bestalde, Kalera, Kalera! dinamikarekin bat egin eta mobilizazioa burutu dute Malkar plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!