Manu Azkarate

Manu Azkarate Soto del Real espetxera eraman dute

Ataria 2016ko abenduaren 22a

Manu Azkarate tolosarra Madrilgo Soto del Real espetxeko erizaindegian dago eta 7 egunez izan dute inkomunikatuta. Marsella inguruan atxilotu zuten abenduaren 15ean, eta ordutik Frantzian eduki dute. Espainiak 1980ko auzi batzuengatik epaitu eta zigortu nahi du.

Espetxean sartzeko orduan dagokion telefono deia egin ahal izan dio Azkaratek bere amari eta horrela baieztatu ahal izan dute Soto del Realen dagoela. Izan ere, eta Naiz.eus-en arabera, preso sozial baten senide baten bidez jakin dute tolosarra espetxe horretan dagoela, Azkarateren familiarekin harremanetan jarri baita. Beranduago tolosarrak berak deitu du eta baieztatu du atzo arratsaldeaz geroztik dagoela kartzela horretan. Ondo dagoela eta erizaindegian dagoela adierazi die senideei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!