'Hariak mugituz' tailerra izango da hurrengo astean, Topic zentroan

Ataria 2016ko abenduaren 21a

6 urtetik gorako haurrentzat antolatu dute tailerra, eta 40 euro ordaindu beharko dute parte hartu nahi dutenek. Abenduaren 26tik 30era iraungo du.

Tailer horretan animalia bakoitzaren forma kontuan hartu, eta txotxongilo bihurtuko dituzte. Tailerraren helburua hainbat animalien bidez oihan handi bat osatzea izango da. 

Elkartasunezko Topic egitasmoa, abian

Bestalde, ostiral honetan, abenduaren 23an, Tolosako Musika Eskolak emanaldia eskainiko du Elkartasunezko Topic egitasmoaren barruan.

Bi ikuskizun antolatu dituzte, "behar gorrian daudenei babesa eta epeltasuna adierazteko". Ikuskizun horiek ikusi nahi dituztenek janariaren truke erosi ahal izango dituzte sarrerak. Jasotzen den janari guztia Tolosako Caritasi emango diote dohanik, "elkarte horrek behar handiena dutenen artean bana dezan".

IKUSKIZUNAK

Abenduak 23, 18:30. Tolosako Musika Eskolako ikasleen eta irakasleen kontzertua, adin guztientzat.

Abenduak 28, 18:30. Itsasminez ikuskizuna, Txotxongilo Taldearen eskutik, 4 urtetik aurrerako herritarrentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!