Gabonetako kontzertua eskainiko du musika bandak

Ataria 2016ko abenduaren 21a

Tolosako Musika Bandak Gabonetako kontzertua eskainiko du, bihar, Eduardo Mokoroa musika eskolan, 19:00etan hasita. 

Aste honetan barrena, ordea, hitzordu zerrenda luzea izango du bandak. Izan ere, abenduaren 24an Eguberri kontzertua eskainiko dute, 12:30ean, Lopez Mendizabal plazan eta, iluntzean, berriz, urteroko Gabonetako kalejira egingo dute, 20:00etan Gorriti plazatik abiatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!