Manu Azkarate

Konponbideari dei egin diote, Manu Azkarateren askatasuna eskatuz

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko abenduaren 17a

Giza katea egin dute, Trianguloatik abituta.

Asteazkenean atxilotu zuten Manu Azkarate tolosarra, Marsellan (Frantzia); Paueko auzitegian deklaratu beharko du. 

Abenduaren 14an Frantziako poliziak atxilotu zuen Manu Azkarate, Marsellan (Frantzia) eta, eguna oraindik zehaztu ez dioten arren, Paueko auzitegian deklaratu beharko du. 

Atxiloketaren harira hainbat batzar eta elkarretaratze izan dira eskualdean, azken egunotan, eta gaur goizean giza kateak zeharkatu du Tolosako erdigunea. Konponbideari dei egin diote, Azkarateren askatasuna eskatuz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!