Jokin Bildarratz senatari autonomiko izendatu dute

Ataria 2016ko abenduaren 15a

Gaur goizean aukeratu dituzte Eusko Legebiltzarrean Espainiako senatuan Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari izango diren hiru senatariak.

Eusko Legebiltzarrean alderdi bakoitzak duen ordezkaritzaren arabera banatzen dituzte parlamentuan hiru senatari autonomikoak. Gaur lehen bozketan Jokin Bildarratz (EAJ) eta Jon Inarritu (EH Bildu) hautatu dituzte, 27 eta 19 botorekin, hurrenez hurren. Koalizio abertzaleko hautagaiak EAJren boto bat behar izan du, gutxiengora iritsi ahal izateko.

Lehen bozketan horretan gutxieneko boto kopurura iritsi ezin geratu dira Luis Alejos (Elkarrekin Podemos) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) hautagaiak. Bigarren bozketa bat behar izan zen hirugarren senataria aukeratzeko: Alejosek 11 boto eta Rodriguezek 37 eskuratu dituzte bigarren itzulian. Honenbestez, alderdi sozialistak senatari bat izango du Espainiako goi ganbaran, EAJrekin egindako akordioari esker.

Tolosako alkate izandakoa, 2013. urtean izendatu zuen legebiltzarrak senatari autonomiko eta azkeneko hiru urteak langintza horretan eman ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!