2016/12/17 10:00 - 14:00
Hirukide ikastetxeko Eguberrietako kanpainaren barruan, Abegi eta Caritasentzako produktu iraunkorrak biltzen ari dira Batxilergoko 1. mailako ikasleak. Hauek sentsibilizazio kanpaina ere bultzatu dute eskolan eta ikasle guztiei ekimen hau aurkeztu diete hitzalditxo baten bidez. Kanpainaren helburua gure inguruko beharrei erantzutea da, baita ikasleek etxe ondoan duten errealitatea ezagutzea ere.
Hori dela eta, tolosarrek ere lagundu dezakete: Hirukideko ikasleak Maxi Eroskin, Eroskin, EKOn eta BMn izango dira, nahi duenak utzitako produktuak jasotzeko prest.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?