Ixilduen ahotsak azaleratzea helburu

Ataria 2016ko abenduaren 10a

IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 1 1481396578431
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 2 1481396587660
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 3 1481396598543
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 4 1481396607979
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 5 1481396617116
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 6 1481396627837
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 7 1481396637005
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 8 1481396647474
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 9 1481396656510
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 10 1481396668139
IXILDUEN OIHARTZUNAK FESTATXOA ZERKAUSIAN 11 1481396677690

Ixilduen oihartzunak jardunaldien barruan, Oroimena etorkizunaren giltza festatxoa egin dute Zerkausian. Gaztain jatea, sagardoa eta musika izan dira, besteak beste.

Tolosaldeko hainbat herritarrek jarri dute abian Ixilduen Oihartzunak ekimena: "80 urte bete dira Gerra Zibila hasi zenetik, eta ohartu gara hainbat gertakizun eta pertsonaia isilduarazi dituztela Gerra Zibilean eta horren ondorengo gertakizun politikoetan, Frankismoan eta Trantsizioan, kasu", azaldu du Joseba Landa antolatzaileetako batek.

Hori dela eta, gertakizun horiek eta gertaera horietan langile klaseak eta mobilizazio sozialek izan zuten garrantzia ezagutarazteko jarri dute abian Ixilduen oihartzunak 1936-2016 ekimena. Larunbat arratsaldean eman diote hasiera, eta Oroimena etorkizunaren giltza festatxoa egin dute Zerkausian. Gaztaina erreak eta sagardoaz gain, musika entzuteko aukera ere izan dute bertaratutakoek: Fruikis taldeak jo du lehenengo, eta Ziribulio Sound System taldearen txanda izan da ondoren.

Hurrengo astean, hainbat dokumental eta hitzaldi antolatu dituzte:

Abenduak 12, astelehena

19:00. Indomables, una historia de mujeres libres dokumentala. Zuzendaria ere etorriko da, eta Kultur Etxean izango da.

Abenduak 13, asteartea

19:00. Frankismoaren aurkako argentinar helegiteen eta udal batzuek hartutako jarreren inguruko hitzaldia, Xabier Erauskin plataformako kidearen eskutik, udaletxeko batzar aretoan.

Abenduak 14, asteazkena

19:00. Gipuzkoako eta Tolosaldeko miliziar anarkisten inguruko hitzaldia, Joseba Landa historialariarekin.

Ondoren. Zerrauts ogia: gose garaiko grebak dokumentala eta solasaldia Patxi Egilaz zuendariarekin. Kultur Etxean.

Abenduak 15, osteguna

19:00. Jurramendi 1976-2016...oroimena inpunitatearen kontra hitzaldia Josu Chueca historialariaren eta gertakarien lekuko zuzenarekin, Kultur Etxean.

Abenduak17, larunbata

Andoaingo banda errepublikanoa arituko da goizean Tolosako kaleak girotzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!