Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko abenduaren 7a

Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 1 1481124821256
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 10 1481124910386
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 12 1481124931556
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 6 1481124870753
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 5 1481124860645
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 4 1481124850652
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 7 1481124880999
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 8 1481124891097
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 9 1481124900566
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 2 1481124830881
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 11 1481124919755
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 3 1481124840717
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 13 1481124941808
Sukaldari txikien eskola bilakatu da Zerkausia 14 1481124953899

Gastronomiak ez du adinik, eta Tolosako X. Txuleta festak haurrengana ere hurbildu nahi izan du; burger ikastaroa izan da eguerdian.

Gustuko lekuan ez omen da aldaparik, ezta erlojurik ere. Konturatzerako amaitzea baitoa, atzo hasitako X. Txuleta festa; gaurko afariak eta biharko bazkariak biribilduko dute egitasmoaren hamarkada. Egunotan, ordea, bazkari eta afariez haragoko fabrika bilakatu dute Zerkausia, adin guztietako herritarrentzat. Horrela, children burger tailerra izan da, gaur eguerdian, Sonia Tapiaren eskutik.
Neska-mutilen begiradak ez ezik, helduenak ere erakarri ditu ikastarorako prestatutako mahai koloredunak: opiltxo gorri, berde, hori eta beltzekin atondu dute lanerako mahaia, eta hanburgesa on bat egiteko ezinbesteko osagaiak ere elkartu dituzte.
Lotsati hasi dira haurrak, baina beste gaztetxo bat mokadutxoa prestatzen ikusita animatu dira zenbait, Sonia Tapiaren jarraibideak entzutera.
Eskuzorroak jantzi eta haragi pilotatxo bat hartzea zuten lehen egitekoa, gero haragi hori nahi adina osagai eta espezierekin biziberritzeko; gatza aukeratu dute gehienek.
Behin haragiari grazia emanda, pilota zanpatu eta zartaginerako prest utzi dute. Suaren ardura, noski, Sonia Tapiarena izan da, eta bitartean koloretako opiltxoetatik bat aukeratu behar izan dute haurrek, tailerrean prestatutako mokadutxoa, kaxa dotore batean bilduta, etxera eramateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!