Zeinu hizkuntzaren erakusleihoa

Ataria 2016ko abenduaren 6a

Zeinu hizkuntzan eginiko 14 ikus-entzunezko lan ikusi ahal izango dira Topic-en

Ostiralean eta larunbatean zeinu hizkuntzan eginiko filmak ikusi ahal izango dira, Tolosan, Zeinu Hizkuntzako VII. Nazioarteko Jaialdiaren barruan.
Ostiralean Retrato de un nueve film luzea ikusi ahal izango da, eta larunbatean, aldiz, film laburren txanda izango da. 16:30etik 21:00etara Bartzelonako Samsung, La personalidad, Una historia más, Celular eta 666 lanak, Madrilgo En 8 días eta No te quiero, Ingalaterrako Honeymoon, Noruegako Ut2 E01 final, Kolonbiako Carolina, Pontevedrako Las Muelas de Cuco, eta Kanarietako Libertad ikusi ahal izango dira. Bukatzeko, Edgar Murilloren La vida perfecta aurkeztuko dute.

Egitaraua

Abenduak 9

  • 19:30. Ongi etorria parte hartzaileei, Topic-en.
  • 20:30. Retrato de un nueve film luzea, Topic-en (sarrerak 3 euro).

Abenduak 10

  • 09:30. Parte hartzaileen topaketa, Kultur Etxean. Era berean, Veruk hitzaldia emango du eta zeinu hizkuntzako zinemak gaur egun duen egoeraren inguruan eztabaidatuko dute.
  • 16:30-21:00. Film laburren proiekzioa (sarrerak 6 euro), Topic-en.
  • Ondoren, sari banaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!