Irristaka II. Indoor Saria

Irati Saizar Artola 2016ko abenduaren 4a

Bigarren aldiz ospatu dute Irristaka Taldeak antolatu duen saria Usabal kiroldegian. Goiz guztian aritu dira irristalariak lehian eta finalak jokatu dituzte eguerdian.

Irristalariek Usabalko kantxa bete dute goizean. 10:00etatik hasita lehian aritu dira, bai banaka eta bai taldeka.   Finalak ere bakarka eta taldeka egin dituzte. Talde azkarrena, Marianistas izan da. Bakarka, nesketan, Amaya taldeko Ohiane Ziganda izan da izan da garaile eta talde bereko Irene Oquiñenarentzat izan da bigarren saria. Hirugarren postuan, Donosti Roller taldeko Nagore Montes geratu da. 

Mutiletan berriz, Marianistas taldekoek osatu dute podiuma. Sari nagusia Sergio Rodriguezentzat izan da, bigarrenaAitor Vacasentzat eta hirugarren postuan Enrique Leiva geratu da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!