Desafioa grabitateari

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko abenduaren 3a

Boulder txapelketa jokatzen ari dira, zazpigarrenez, Tolosako Oargi elkartean.

Aurten, antolatzaileek ez dute kategoriarik eta adinik bereizi, eta parte-hartzaile guztiak erronka berari aurre egin behar izan diote: sokarik gabe rokodromoaren gain-gainera iristeari. 

Lau bide zeuden, grabitateari desafio eginez, goraino iristeko, eta txanda horretan gertatutakoaren arabera antolatuko dituzte finalerdiak. 

Aretoa bete egin da, bai eskalatzailez, baita eskalada zaleez ere, eta animo oihuek hartu dute VII. boulder txapelketa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!