Argitan da Eguberria, Tolosan

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko abenduaren 2a

Iluntzearekin batera, Tolosako gabon argi guztiak piztu ditu udalak, jendearen begiradak erakarriz. 

Urtea sartu da azken hilabetean, eta aste bakanak baino ez dira geratzen Eguberrietarako. Kantu, bazkari-afari eta zoriontzeen hitzorduak iragartzeko, beraz, Tolosako Udalak gaur piztu ditu Eguberri argi guztiak, Trianguloa plazan egindako ekitalditxoan. 

Musika eskolako akordeoi jotzaileek girotu dute Gaztelako atearen inguruan, gabon doinuz, eta herritarren jakin-minak birbila osatu duenerako, bonbila koloredunek piztu dute lilura. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!