Pasaia, Jesus Elosegiren begiradaz

Ataria 2016ko azaroaren 30a

Argazkia: Jesus Elosegiren postala (Oarsoaldeko Hitza)

Jesus Elosegui argazkilariak Gipuzkoako paisaiak dokumentatu zituen 15.000 argazki inguru dituen bilduma pertsonalean. Tolosan jaioa, argazkilaria Pasaian bizi izan zen 1940. urtetik 1960. urtera arte eta Pasaiako 500 argazki baino gehiago jaso zituen bere bilduman. Argazki horiek guztiak  Ondarebideak plataforman daude ikusgai.

Hain zuzen ere  Ondarebideak proiektuak antolatuta, larunbatean (Abenduak 3) irteera berezi bat egongo da Pasaian. Paseo bat antolatu dute, hain zuzen ere Elosegiren begirada oinarritzat hartuta Pasaiako paisaiak berrikusteko. QR kodeak jarri dituzte horretarako argazkilari tolosarrak Pasaian erretratatutako hainbat txokotan, eta  horien bitartez, paisaiaren eraldaketaren gaineko gogoeta egitea da asmoa.

Jarraitu albistea irakurtzen Oarsoaldeko Hitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!