Eragileen bilera deitu du IREKI ekimenak

Tolosaldeko Ataria 2016ko azaroaren 30a

Eskualdeko sindikatuei dei egin diete, dispertsioaren auzian mugimendu propioa sortu eta Euskal Herriko sinadura bilketara batzeko.

Urrian iragarri zuten beren asmoa, eta bada, jada, hilabete, Tolosaldean martxan jarri zirenez geroztik. IREKI mugimenduak Euskal Herriko sinadura bilketarik handietan osatu nahi du –150.000–, eta horra iristeko bilera deitu dute, abenduaren 1ean, 17:00eetan, kultur etxean.

Lantokiz lantoki ekin diote atxikimendu bilketari, baina ate guztiak jo nahi dituzte, urtarrilaren 14ko mobilizazio nazionalaren ondoren, emaitza ahalik eta positiboena izan dadin. Horrela, beraz, bilerara deitu dituzte Tolosaldean ordezkaritza duten sindikatu guztiak: ELA, LAB, EHNE, ENBA, EBEL, Hiru, Eske, STEE, CCOO eta UGT. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!