Brasilgo txotxongiloak Zerkausian

Irati Saizar Artola 2016ko azaroaren 27a

Titirijai jaialdia martxan da dagoeneko eta gaurkoan, Brasilgo Trapuseros Teatro taldeak eskaini du emanaldia zerkausian.

Hogeita hamalaugarren aldiz ari dira ospatzen jNazioarteko Txotxongilo Jaialdia Tolosan. Adin guztietako jendeari eskainitakoa izan da gaur zerkausian brasildarrek eskaini duten Los Cuentos de otros lana. Guztira, 51 ikuskizun eskainiko dituzte eta horietako 36 Tolosan bertan izango dira. Abenduaren 4ra bitarte, aukera zabala izango da emanaldi hauetaz gozatzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!