Tolosa 'Txoria txori' kantari

Ataria 2016ko azaroaren 26a

Maria Luisa Agirre Doktorearen plazatik atera dira kantu-jiran parte hartu duten herritarrak eta eguerdira arte aritu dira kalez kale.

Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua. Artzek, Donostiako Alde Zaharreko taberna batean, paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion.

Beste hainbat abestirekin batera kantatu dute gaur Tolosa Kantari ekimenean parte hartu dutenek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!