Azaroak 25

«Emakumeon etxea behar dugu»

Ataria 2016ko azaroaren 26a

Gaur eguerdian manifestazioa egin dute Tolosan, batukadaz lagunduta. Batukada feministako kideekin batera, Ana Yurd Kokuyo, Tolosako eta Ibarrako nesken taldeek deitu dute mobilizazioa.

"Emakumeon babesguneak beharrezko" direla esan dute feministek manifestazioan eta "aske egingo gaituen teilatu honen babesean", emakumeen etxea behar dutela aldarrikatu dute. "Merezi dugulako", zioen beste pankarta batek.

Alde zaharreko kaleetan egin dute bidea, Batukada Feministaren doinuak jarraituz. Jai giroan, baina protesta ahaztu gabe, atzo Indarkeria Matxistaren Aurkako eguna baitzen eta data horren harira antolatu dutelako manifestazioa.

Tolosan antolatu den egitarauarekin jarraitzeko, Death Proof Quentin Tarantinoren filmaren saio berezia eskainiko dute Leidorren, 22:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!