Txapeldunen txapelduna, Lantzeko Kattaburuko behia

Ataria 2016ko azaroaren 26a

Eguerdian banatu dira sariak eta Nafarroa aldera joan da sari nagusia. Kattaburu elkarteko lau urtetik gorako frisoi arrazako esne behia izan da txapelduna.

Aurreko urteetan bezala, txapelketan Hego Euskal Herriko ustialekuak parte hartu dute eta hobekuntza genetikoaren eta ganaduzaleen eguneroko lanaren bidez lortu diren lorpenak ezagutzera eman dituzte.

Ferialekuan sektoreko enpresen postuak ere egon dira beraien produktuen eta zerbitzuen berri ematen.

Txapelketaren helburuen artean esne-sektorea sektoretik kanpo dagoen jendeari gerturatzea ere bada. Horregatik, bertaratzen diren guztiek aukera izan dute frisoi arrazako behiak bertatik bertara ikusteko eta baita ekoizten den kalitatezko esnea eta egiten diren produktuak dastatzeko.

Amaieran, biga baten zozketa egin dute Ferialekura gerturatu direnen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!