TAKEk babesle eta jokalari berria izango du

Ataria 2016ko azaroaren 25a

Irurako Red Line Mekanika enpresak TAKEren talde nagusia babestuko du EBA Ligan. Katategi industrialdean dagoen tailerrak, autoekin egiten du lan, eta lantegiko arduradunen esanetan, TAKEren filosofiarekin bat egiten dutenez, proiektua bultzatzea erabaki dute.

Saskibaloi taldeko «familiak» eskerrak eman nahi izan dizkie Red Line Mekanikakoei. Horrez gain, jokalari berri baten fitxaketa aurreratu dute babesle berriaren aurkezpen ekitaldian. 18 urteko antolatzailea, Mikel Basterra, Baskoniatik TAKEra etorriko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!