2016/11/23 20:00

Incognita Patagonia

Incognita Patagonia
Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Eñaut Izagirre Estibaritz elgoibartarrak emango du hitzaldia, Patagonia 'ezkutuago' bat ezagutzen.

Patagoniaren handitasunak, aski entzutetsua den eguraldi aldakor eta haizetsuak, zein paisaia mitikoek jende asko erakartzen dute Hego Ameriketako hego muturrera. Eñaut Izagirrek ordea, glaziar ezkutu eta mendikate urrunetara esplorazio eta espedizioak egiteko aukera baliatu eta ezezagunagoa den Patagonia ekarriko du.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!