Tolosako Babarrunaren Kofradiako kide berriak

Irati Saizar Artola 2016ko azaroaren 20a

Betiko ohiturekin jarraituz, Tolosako Babarrun Kofradiak XXVI. Kapitulua ospatu du eguerdian. Tartean, 2016ko ohorezko kofradeak izendatu dituzte.

Udaletxeko pleno aretoa kofradia ezberdinetako kidez bete da XXVI. kapituluari hasiera emateko. Besteak beste, ohorezko kofradeak izendatu dituzte eta aurten, Kike Amonarriz, Aitziber Garmendia, J.M. Zendoia eta L.M. Uranga, Daniel Innerarity eta Irene Larrazak izan dute kofradiaren parte izateko aukera. 

Festa ez da hor amaitu; herri bazkaria izango dute Zerkausian eta arratsaldean, Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko sari banaketarekin amaituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!