Altsasu bakean uzteko eskatu dute

Rebeka Calvo Gonzalez 2016ko azaroaren 19a

Sortuk deituta elkarretaratzea egin dute gaur, Tolosako Trianguloan. Bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egin izana leporatuta 9 herritar atxilotu zituzten. Sortuk gogor salatu du Altsasuko gertakarien harira muntatu duten "zirku politikoa".

 

Sortuk deituta elkarretaratzea egin dute gaur, Trianguloan. Bilkurarekin Altsasun urriaren 15ean egondako gertakarien ondotik, eman den prozesua salatu eta atxilotutakoei elkartasuna azaldu nahi izan diete.

Gertakarien ondotik 9 lagun atxilotu zituzten. Atzo bertan Edurne Martinez auzitik atera zuen epaileak. Akusatuak eta beste hainbat lagun aurrez aurre jarri zizkieten bi guardia zibilei Espainiako Auzitegi Naizonalean, eta, bigarren identifikazio horretan, guardia zibilek ez zuten jarri Martinez erasotzaileen artean.

Orain, zazpi lagun daude auzipetuta, eta giltzapean dauzkate haietako sei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!