Beasaingoa da odolkirik onena

Rebeka Calvo Gonzalez 2016ko azaroaren 19a

Amarozko San Blas elkarteko kideek 24. aldiz egin dute Odolki Lehiaketa. Aurreko urteetan Gabonetako Azoka Berezian egiten zuten, baina aurten, babarrun jateen osagai nagusia izaki, Babarrunaren Festan egin dute. Saria Beasainera joan da, Iñaki Ormazabal harategira. Bigarren Ezkio-Itsasoko Jesus Maria Debak egin du.

Beasaingo Iñaki Ormazabal harategiko Leire Beristainek jaso du saria. Julian Mujikak erretiroa hartu eta gero hartu zuten harategia, eta errezeta mantendu dutela esan du. "Pakik gurekin jarraitzen du, eta hiruon artean, taldean, odolki hau egiten dugu". "Asko mimatzen dugu odolkia. Goxatu eta goxatu egiten dugu, puntua harrapatzen dutenean, txapelketara ateratzen ditugu odolki horiek. Porrua eta tipula egosten jartzen ditugu lehenik, hiru orduz goxatzen dugu, su baxuan, eta gero manteka eta espeziak jartzen dizkiogu", azaldu du.

Bigarren Ezkio-Itsasoko Jesus Maria Debak egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!