Paleta txapelketa herrikoia antolatu dute

Asier Imaz 2016ko azaroaren 18a

Abenduaren 17an jokatuko da Beotibarren; izena emateko epea azaroaren 30ean amaitzen da.

Emakumeen Paleta Txapelketa Herrikoia abenduaren 17an izango da. Bertan parte hartu nahi duenak azaroaren 30a bitarte izango du izena emateko aukera. 16 urtetik gorako emakume guztientzat antolatu dute. Bikoteko 30 euro ordaindu behar dira, baina Emakume Pilotari proiektuaren paleta ikastaroko ikasleentzat dohainik izango da izen ematea.

Egun guztiko festa izango da Tolosako Beotibar pilotalekuan. Partidak goizez nahiz arratsaldez jokatuko dira. Finalak arratsaldean izango dira, federatuen Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalekin batera. Eguerdian bazkaria egongo da parte hartzaile guztientzat, eta sariak ere ez dira faltako.

Izen ematea

Parte hartu nahi duenak bi bide ditu: 943 47 14 63 (Ainhoa) federazioaren zenbakira deitu, edo ainhoa.pilota@kirolak.net helbide elektronikora idatzi. Emakumeen Paleta Txapelketa Herrikoia Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako ekimena da, eta federaziotik, emakumeak parte hartzera animatu nahi izan dituzte, egun eder bat pasaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!