Gehiegi dira, indarkeria sexistara iristen diren bideak

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko azaroaren 17a

Azaroaren 25aren inguruan, Tolosako Berdintasun Sailak eta herriko hainbat eragilek egitarau mamitsua ondu dute, emakumeenganako indarkeriaren aurkako lana saretzen jarraitzeko.

Asteazkenean ekin zioten hitzordu sortari, Él nunca me pegó dokumentalaren proiekzio eta hitzaldiarekin, eta larunbatetik aurrera ere agenda betea izango dute, indarkeria sexistaren jatorri, ondorio nahiz eragileen inguruan aritu nahi dutenek.

Tolosako Berdintasun sailak, urteroko moduan, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean ondu du aurtengo egitaraua, eta sexismoak barnebiltzen dituen adar desberdinei heldu nahi izan diete: autodefentsa, ondoriorik gordinenetarako; familia, normaltzat hartu ohi diren egoeren aurrean begirada kritikoa lantzeko; dantza, gizarteko jarrera gordinenak artearen bidez adierazteko; manifestazioa, aldarrikapen molde zuzenenak baliatzeko, nahiz LGTBQ kolektiboaren inguruko saioa, indarkeriarekiko ikuspegiak zabaltzeko.

Bihar bertan izango da autodefentsa feminista ikastaroa, Usabal kiroldegian, goiz eta arratsaldez. Egitaraua, berriz, abenduan biribilduko dute:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!