2016/11/15 15:00 - 16:30

'Benetako besarkadak' kanpainaren aurkezpena

'Benetako besarkadak' kanpainaren aurkezpena
Kultur etxea, Tolosa

Familia harreraren figura zabaldu nahi da Gipuzkoan, babes beharrean dauden haurrak, modu solidarioan, etxean hartzeko prest dauden pertsonak erakartzeko.Hitzaldi informatiboa izango da.

 

Gaur egun, Gipuzkoan 360 haur eta nerabe bizi dira harrera familiekin, eta gaur egun 60 ume eta nerabe daude familia baten zain. Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden haur eta nerabe hauek harrera egiteko prest dauden pertsona gehiago behar dira.

 

Kanpainaren goiburua Benetako besarkadak da, eta horrekin adierazi nahi da zein garrantzitsua den haur batentzako maitasuna, hurbiltasuna eta konpromisoa eskaintzen dizkion norbait ondoan izatea.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!