164 bikote, gezurra nork hobeto esan

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko azaroaren 12a

XVI. mus txapelketa azkarra jokatzen ari dira Tolosako Beotibar pilotalekuan; txapeldunek 1.300 euroko saria jasoko dute.

Gutxitan ikusten da Beotibarko kantxa, hain beteta. 16:30ean hitzordua zuten mus zaleek, eta ederki erantzun diote deialdiari: 164 bikotek izena eman dute XVI. mus txapelketa azkarrean.

Lehen faseari ekiteko bikote gehiegi ziren, ordea, eta, zotz eginda, zenbait bikotek sailkapen inprobisatua jokatu behar izan dute, txapelketa 127 bikoterekin hasi ahal izateko.

Fronton kafetegiak antolatuta, irabazleek 1.300 euroko ordainsaria jasoko dute, eta lehen zortzi bikote sailkatua ere etxera gustura joateko moduan izango dira:

Txapeldunak: 1.300 euro, txapelak eta garaikurrak.

Txapeldunordeak: 600 euro eta garaikurrak.

3.postua: 300 euro

4. postua: 150 euro

5. postua: 100 euro

6. postua: 100 euro

7. postua: 100 euro

8. postua: 100 euro

9. postua: 100 euro

Aipatzekoa da, gainera, kontsolazio txanda moduko bat ere izango dira, eta 400 eta 200 euro irabaziko dituztela, hurrenez hurren. 

Bi finalak afalondoren jokatuko dituzte, Beotibar pilotalekuan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!