Paul Phoenix aktore lanetan ‘Ataria’-rekin

Ataria 2016ko azaroaren 10a

Musikari «mediatikoa» Tolosako Abesbatzen Lehiaketako epaimahaikidea izan da; Musika Eskolan ikastaroa eskaini zuen.

Paul Phoenix Tolosan izan da azken egunetan. Lehenik eta behin, abesbatzen lehiaketara etorri zen, epaimahaiko kide bezala. Ondoren, iragan asteburuan, Musika Eskolan ikastaroa eman zuen, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta. Ikastaro arrakastatsua izan zen, Cadiz-etik ere hamaika lagun etorri ziren Paul Phoenix-en ikasgaiak entzutera.


Behin ikastaroa amaitu ondoren, igande arratsaldean, Tolosaldeko Atariarekin elkartu zen aktore lanetan aritzeko.


Paul Phoenix-ek bost hamarkada daramatza musika munduan. Denbora horretan, Ivor Novello Award eta Grammy sariak irabazi ditu, besteak beste. The King’s Singers taldeko tenorea ere izan da, 2.000 kontzertutik gora emanaz mundu osoan zehar. Talde hori «munduko ahots talde onena» bezala ezagutzen zuenik bazen asteburuko ikastaroan. Egun, Purple Vocals-ekin prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuetan ibiltzen da, mundu osoan zehar ikastaroak eskainiz: «Hiru aste daramatzat etxeratu gabe, hiru kontinentetan barrena», zihoen Phoenix-ek igandean. Tolosaldeko Ataria abesbatzen lehiaketaren inguruan ikus-entzunezkoa egiten ari da, eta hor parte hartu du aktore lanetan ingelesak. Atariako kantinplora behintzat irabazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!