Protesta goiztiarra egin du TOPAk, Asuncionek antolatutako mintegiaren irekieran

Tolosaldeko Ataria 2016ko azaroaren 10a

Topic zentroaren atarian elkartu dira, gaur goizean.

Hilabete honetan amaitzen da Invizaren eta Osasun Sailaren arteko hitzarmena, eta Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak mobilizazio agendari ekin dio gaur.

Joan den astean iragarri bezala, TOPA koordinakundeak gaur goizean ekin dio azaroko mobilizazioen agendari. Asuncion klinikak Aurrera eginez, parekidetasunerantz izeneko jardunaldia antolatu du Topic zentroan, eta TOPAk "kontraesantzat" jo du hitzordua bera.

Hori dela eta, elkarretaratzea egin dute eraikinaren atarian, eskualderako kudeaketa publikoko ospitale publikoa aldarrikatuz. Deialdi garrantzitsuena, ordea, larunbatekoa izango da. Informazio batzarra deitu dute, 12:00etan, kultur etxean eta, besteak beste, azken bost urteotako ibilbidea baloratuko dute, Asuncioneko kudeatzaileekin izandako bileraren berri ematearekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!