Memoriari begiratzeko leihoak,Tolosatik

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko aza. 10a, 10:17

Joan den ikasturtea bake eraikuntzan ari diren emakumeen solasaldiarekin itxi zuten.

Tolosako Bizikidetza Foroak neguko hitzordu zikloa antolatu du; idazleen mahai ingurua izango da, gaur.

Iaz epaileekin, eskualdeko biktimekin nahiz bake eraikuntzan ari diren naziorteko emakumeekin hasitako bidea jarraitu nahi du Tolosako Bizikidetza Foroak, eta azaroaren 10a aukeratu dute, neguko zikloa irekitzeko: Memoriaren Nazioarteko Eguna.

Gaur hasita, hiru hitzorduren bueltan gatazkaketa haien konpontzeak hizpide izango dituzte, hainbat leihotatik, eta Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin itxiko dute egitaraua, abenduaren 13an.

LETREN MUNDUKO BEGIRADA

Letra eta humanitateen munduaren begirada eskainiko du bizikidetza foroak prestatutako egitarauak, memoriaren inguruan. Horrela, gaurko hitzorduak hiru euskal idazleren ahotsa bilduko du, pleno aretoan: Laura Mintegi, Harkaitz Cano eta Aingeru Epaltzak Literatura, memoria eta gatazka mahai ingurua mamituko dute, 19:00etatik aurrera, Tolosako udaletxeko pleno aretoan.

 

NEGUKO ZIKLOA

Azaroaren 10a, osteguna

19:00. Literatura, memoria eta gatazka mahai ingurua, Laura Mintegi, Harkaitz Cano eta Aingeru Epaltzarekin. Pleno aretoan, euskaraz.

Azaroaren 30a, osteguna

19:00. Komunikabideak, elkarbizitzaren eraikuntza eta memoria mahai ingurua, Iñaki Soto (Gara), Lourdes Perez (DV) eta Bigen Zupiriarekin (Deia). Pleno aretoan, ele bietan.

Abenduaren 13a, asteartea

19:00. Mariposas en el hierro dokumentala proiektatuko dute Topic-en. Ondoren, Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin solasaldia izango da. Gazteleraz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!