Argizaiola sariaren erakusketa ikusgai Aranburu jauregian

Ataria 2016ko azaroaren 8a

2015eko Argizaiola Saria argazki erakusketa ikusgai dago Aranburu jauregian, azaroaren 4tik abenduaren 3ra. 

Argizaiola Euskal Herriko argazkilari taldeen federazioak, EHATEk, urtero antolatzen duen argazki lehiaketa da. Euskal Herriko garrantzitsuena da; izan ere, argazkilariek beste hainbat lehiaketetatik jasotzen dute bertan parte hartzeko gonbidapena irabazitako puntuazio onenaren bitartez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!