"Musika bizi behar dela transmititu nahi diet umeei", esan du Mursegok. Kontzertu parte hartzaile eta aktibo bat eskaini du, Tolosako kultur etxeko areto nagusia jendez lepo zela.
Eibartarraren ustetan musika bizi egin behar da, barneratu, "eta horretarako modurik onena modu aktibo baten jasotzea da: abestuz, lagunduz, dantzatuz eta erne entzunez".