Lourdes Colomo eta Ibai Alba, azkarrenak 10 kilometroko proban

Ataria 2016ko azaroaren 5a

Larramendi Kroseko nagusien bi probetan, hamar eta bost kilometrokoak, 89 korrikalarik parte hartu dute.

Hamar kilometroko proban, emakumezkoetan lehenengo hiruak Lourdes Colomo zizurkildarra, Maialen Muñoz ibartarra eta Eguzkiñe Zabaleta leitzarra izan dira, eta gizonezkoetan Ibai Alba hernaniarra, Iker Manso tolosarra eta Ruben Aranburu azpeitiarra.

Bost kilometroko proban korrikalari gutxiagok parte hartu dute, eta emakumezkoetan Ane Iturria tolosarra, Edurne Gorostiaga tolosarra eta Mariaje Pastor hernaniarra izan dira lehen hiruak. Gizonekoetan Iñigo Beldarrain donostiarra, Gaizka Romero legazpiarra eta Asier Aranburu urretxuarra izan dira aurreneko hiruak. Hainbat haurrek ere parte hartu dute gaztetxoentzako mailetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!