Beste bi gazte auziperatu dituztela salatu du Gazteak Kalean plataformak

Ataria 2016ko azaroaren 5a

Elkarretaratzea egin dute eguerdian Tolosako Trianguloan eta beste behin ere, gazte mugimendua jasaten ari den "jazarpen poliziala" salatu dute.

Limousin etxearen okupazio deialdian 50 lagun identifikatu zituzten eta Mozal Legea aplikatuta horietako bakoitzari 600 euroko isuna ezarri. Egunotan identifikatu zituzten gazteetako biri abisua iritsi zaie. Auzipetu egin dituzte eta hiru urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra eskatu dute bientzat.

Aurretik ere, 38.000 euroko zigor ekonomikoa eta bost urte erdirainoko espetxe zigorra eskatu zieten beste hiru gazteri, 2015eko iñauterietako liskar batzuengatik.

Egoera hau salatzeko hainbat ekimen gauzatu dituzte azken asteetan. Elkarretaratzeak egin dituzte Tolosako epaitegi aurrean eta HardBassa egin zuten urria hasieran. Gaztetxeeen Elkartasun Sarea osatzeko asmoa ere badute eta horretarako lehen bilera egin zuten urriaren 22an Ibarrako gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!