CETA eta TTIP itunen aurkako mobilizazio eguna

Ataria 2016ko azaroaren 5a

Gaur, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Goizean, Tolosan, informazio mahaia jarri dute. 

Igandean sinatu zuten Bruselan Europako Batasunaren eta Kanadaren arteko CETA merkataritza ituna; Bide batez, Europako Batasuna, TTIP ituna negoziatzen ari da AEBekin.  

"Demokrazia eta giza eskubideen gainetik multinazional eta finantza boterearen alde" egiten da itun hauekin, gaurko protesten antolatzaileen ustez.  Gelditu daitezkeen ekimenak direla esan dute eta horretarako informazio mahaia jarri dute gaur Tolosako Triangulon.  

Gaur, Europa mailarako egin den deialdiari babesa eskainiko diote Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren barnean dauden sindikatu eta eragile sozialek. Donostian, manifestazioa 17:00etan abiatuko da, Bulebarretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!