2016/11/05 17:30

Mursego, musikaz blai

Mursego, musikaz blai
Kultur etxea, Tolosa

Maite Arroitajauregi, Mursego etorriko da Altzoan elkarteak antolatuta. "Musika bizi behar dela transmititu nahi diet umeei". Kontzertu partehartzaile-aktibo bat eskainiko du.

Bere ustetan musika bizi egin behar da, barneratu, eta horretarako modurik onena modu aktibo baten jasotzea da:  abestuz, lagunduz, dantzatuz, erne entzunez… Ahotsa, Casio teklatua, oukalelea, autoarpa, marakak edota jostailuak erabiliko ditu ume eta gurasoekin batera musika sortzeko.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!